Zangoza, eskualdeko hiriburua izanda, Nafarroako Erregeen egoitza izan zen bere garaian. Aragoiko mugatik gertu, Nafarroako Erresumako gotorlekua izan zen. Esaten da Fernando Katolikoaren ama, hau jaio baino pixka bat lehenago, Zangozatik atera zen gertu dagoen Sos herri aragoitarrera, han erditzeko, semeak Aragoiko errege izateko eskubidea izateko. Zangozan, nahitaez Santa María la Realeko eliza bisitatu behar da, bere fatxada oso ezaguna baita arteko adituen artean.
10 kilometrotara, Xabierreko gaztelua, Nafarroako Erresumako gotorlekua eta Xabierreko Endone Frantziskoren jaiotetxea, Nafarroako, misioietako eta Euskerako patroia dena. Bere elizara iristen dira urtero "Javierada" izeneko erromeriak.
Xabierretik 10 kilometrora, eta Leireko mendi-zerran, Leireko San Salvadorreko Monasterioa, mende luzez eskualdeko boterearen egoitza, eta Nafarroako (garai hartan Iruñeko Erresuma) Erresumako lehenengo erregeen ehortz-lekua, Eneko Aritzatik Antso Garzes II.era.
Zangoza eta Aragoiko mugaren artean, antzinako gotorleku bat, Peñako gaztelua, gaur egun soil dagoen izugarrizko tokia.
Eta Zangozatik gertu Sos del Rey Católico hiria ere ikus daiteke, bere karrika estuekin eta bere zaindutako erdi-aroko itxurarekin.
Informazio gehiagorako:
www.sosdelreycatolico.com
Bidankoze - Azanzoreako haitzuloak / Erronkariarren Erret Atxunbidea (GR13) / Erronkaribar / Larra-Belagoa / Zaraitzuibar / Iratiko Oihana / Arbaiun eta Irunberriko Arroilak / Xabierreko Gaztelua, Leireko Monasterioa, Zangoza, Sos del Rey Católico / Holzarte eta Kakuetako Arroilak / Kirolak / Kultur ekitaldiak / Kirol ekitaldiak