Ornat-etxetik pasatzen duzun datetan, beharbada inguruan ospatzen den kultur ekitaldiren bat ikusi dezakezu. Hurrengo hauek egiten diren guztietako batzuk besterik ez dira:
ALMADIAREN EGUNA (Burgi, 2015/05/02): Almadien jaitsieraren berregitea, erronkariarren ohiko ogibidea, egurra errekatik garraiatzen zuena.
www.almadiasdenavarra.com
FRANKISMOKO ESKLABUEI OMENALDIA (Igari-Bidankozeko mendatea, ¿2015/06/13 edo 20?): Igari-Bidankoze-Erronkari errepidea gerra zibilaren ondoren behartutako lanetan egin zituzten frankismoko presoei omenaldia.
www.esclavitudbajoelfranquismo.org
HIRU BEHIEN ZERGA (San Martingo Harria-Larra, 2015/07/13): Zahar-zaharra den ekitaldia, non Baretous ibarreko alkateek 3 behi ematen dituzte erronkariarrei, haien abereak Larrako urak eta belarrak jan ahal izateko. Batzuen ustez, zerga honek aspaldiko gerra batean izan ahal du jatorri.
vallederoncal.es/tributo-de-las-tres-vacas
ERRONKARIKO JANZKERAREN EGUNA (Izaba, 2015/08/02): Erronkariko jantzia Erronkaribarreko nortasun ikur bat da. Ekitaldi honetan, Izaban aurkezten dira sexu, egoera edo estatus sozial bakoitzeko janzkera, eta historian zehar izan dituen aldaketak.
indumentariaroncalesa.blogspot.com.es
XURGIN XASTEA [SORGINAREN JAITSIERA] (Bidankoze, 2015/08/26): Bidankoze "sorginen herria" bezala da ezaguna. Horregatik, herriko xeiak (jaiak) gauerdian hasten dira, Maruxa sorginari ongi etorria ematen duen akelarre batekin. Maruxa hegan iristen da herriko beste sorgin askorekin biltzera.
ORHIPEAN (Otsagabia, 2015/08/29): Pirinioetako herrietan eguneroko bizitza nolakoa zen duela mende bat berregiten duen festa, garaiko janzkerak, ogibideak eta ohiturak erakutsiz.
www.orhipean.org
Bidankoze - Azanzoreako haitzuloak / Erronkariarren Erret Atxunbidea (GR13) / Erronkaribar / Larra-Belagoa / Zaraitzuibar / Iratiko Oihana / Arbaiun eta Irunberriko Arroilak / Xabierreko Gaztelua, Leireko Monasterioa, Zangoza, Sos del Rey Católico / Holzarte eta Kakuetako Arroilak / Kirolak / Kultur ekitaldiak / Kirol ekitaldiak