Arbaiungo arroila Zaraitzu errekak zulatua da, Leireko mendizerra zeharkatuz. Arroila hau ez da ibiltzeko modukoa, ez dago bisitetarako prestatuta, baina Isoko mendatean dagoen behatokitik ikus daiteke, edo Biotzari-ko zubitik hurbil bere sarrera ikusi, edo baita ere Usunen arroilaren irteera. Aspaldi, arroila zaraitzuibarreko almadiazainek zeharkatzen zuten.
Irunberriko arroila, aurrekotik 10 bat kilometrara eta izen bereko herriaren ondoan, badago prestatuta bisitarako. Desagertutako Irati trenaren ibilbidea tarte batzuetan jarraituz, bi tunel zeharkatzen dira arroilaren irteerara iritsi aurretik, Deabruaren Zubia dagoen tokia.
Informazio gehiagorako:
Bidankoze - Azanzoreako haitzuloak / Erronkariarren Erret Atxunbidea (GR13) / Erronkaribar / Larra-Belagoa / Zaraitzuibar / Iratiko Oihana / Arbaiun eta Irunberriko Arroilak / Xabierreko Gaztelua, Leireko Monasterioa, Zangoza, Sos del Rey Católico / Holzarte eta Kakuetako Arroilak / Kirolak / Kultur ekitaldiak / Kirol ekitaldiak