Bidankozeren inguruan kirola egiteko oso leku aproposa da. Horrela, hurrengo kirol hauek egin ahal dira, besteak beste:
Mendizaletasuna: Erronkaribarren Nafarroako mendirik altuenak daude: Hiru Erregeen Mahaia, Budogia, Añelarra, Ezkaurre, Arlas... eta, hauetatik gertu, beste gailur interesgarriak: Auñamendi (Anie), Orhi...
Eski: Bai Erronkaribarren (Larra-Belagoako eski-zentroa), bai Zaraitzuibarren (Abodiko eski-zentroa) fondoko eskia egin dezakezu. Eta, mugatik oso gertu, baina dagoeneko Frantzian, Aretan (Aretten), eski alpinoa egin dezakezu.
Eskalada: Bidankozeren inguruan, Igari eta Eskako Salbatierra aldameneko herrietan, kirol-eskaladarako prestatuta dauden bi eskalada-eremu daude.
Ziklismoa: Bidankoze puntu kardinal guztietarantz doazen trafiko gutxi dituzten errepideak edo baso-errepideak ditu, oso ongi dauden errepide-bizikletaz (Ipar eta Ekialdekoak) edo BTT-z (Hego eta Mendebaldekoa) ibiltzeko, bakoitzaren zailtasun mailara egokitutako ibilbideen artean aukeratuz.
Mendi-ibiliak: Bidankozeko basoetan badaude markatuta dauden hainbat ibilbide, xendazaleentzako oso egoki direnak.
Bidankoze - Azanzoreako haitzuloak / Erronkariarren Erret Atxunbidea (GR13) / Erronkaribar / Larra-Belagoa / Zaraitzuibar / Iratiko Oihana / Arbaiun eta Irunberriko Arroilak / Xabierreko Gaztelua, Leireko Monasterioa, Zangoza, Sos del Rey Católico / Holzarte eta Kakuetako Arroilak / Kirolak / Kultur ekitaldiak / Kirol ekitaldiak