Belagoa eta Larra bailarako iparraldean dauden bi toki dira, Frantziarekiko mugan. Belagoako bailara, alde batetik, ibar-glaziar tipikoa da, non abereek pasatzen dute hilabete epelak antzinetik, eta horrela ziurtatzen digute hainbat trikuharri (Arrako, Sakulo...). Bizimodu honen lekuko inguruan dauden bordak dira. "Belagoako txokoa" izeneko tokian, gainera, Aztaparreta Izadiaren Erreserba dago, Pirinioetako azken baso birjinetako bat.
Larrako Mendigunea, bestalde, Belagoako bailararen aurrea dago. Karst-mendigunea da, non kareharria ia lurrazal guztia okupatzen du, mendi-pinua baino ez haziz. Sima ugari dago, ezagunena "San Martineko sima" izanda, Europako sakonenetariko bat. Larran, Frantziarekiko muga adierazten duen mugarrian, antzinetik (batzuen ustez duela 2000 urte baino lehenago du jatorri) ospatzen da Hiru Behien Zerga, Europako itunarik zaharrena izanda.
Azkenik, Larra eta Belagoa toki aproposak dira urteko edozein garaian mendietara igotzeko eta neguan, gainera, fondoko eskia egiteko.
Informazio gehiagorako:
Bidankoze - Azanzoreako haitzuloak / Erronkariarren Erret Atxunbidea (GR13) / Erronkaribar / Larra-Belagoa / Zaraitzuibar / Iratiko Oihana / Arbaiun eta Irunberriko Arroilak / Xabierreko Gaztelua, Leireko Monasterioa, Zangoza, Sos del Rey Católico / Holzarte eta Kakuetako Arroilak / Kirolak / Kultur ekitaldiak / Kirol ekitaldiak