Kakuetako arroilak Urdatx-Santa Graziko dermioan daude, Ipar-Euskal Herrian, Izabatik Iparraldera pasatzean aurkituko dugun 2. herria. Larrako karstetik pasatu den urak egindako arroila da, eta urik handienak urtzaldian ematen dira. Egurrezko pasarelak izanda, mota guztietako bisitarientzako prestatuta dago.
Holtzarteko arroila, bestalde, Larraine (Larrau) herritik gertu dago, Otsagabiatik Zuberoara pasatzean zeharkatzen den lehenengo herrian. Arroila hauek zabalagoak dira, baina ez daude bisitetarako prestatuta. Halabaina, oso zubi eseki erakargarria dute, "Indiana Jones"-en filmeetan agertzen ziren antzekoa, baina guztiz segurua. Zubitik behera begiratzean, 200 metrotik gorako amildegia. Bertigo duzuenek, hobe ez begiratu behera. Zubira 45 minutuko ibilalditxo batean irits daiteke, maldaren bat daukan markatutako bidea jarraituz.
Informazio gehiagorako:
Bidankoze - Azanzoreako haitzuloak / Erronkariarren Erret Atxunbidea (GR13) / Erronkaribar / Larra-Belagoa / Zaraitzuibar / Iratiko Oihana / Arbaiun eta Irunberriko Arroilak / Xabierreko Gaztelua, Leireko Monasterioa, Zangoza, Sos del Rey Católico / Holzarte eta Kakuetako Arroilak / Kirolak / Kultur ekitaldiak / Kirol ekitaldiak