Bidankoze, Ornat-Etxea landa-etxea dagoen herria, Erronkaribarreko herri txikia da, Pirinioetako herri tipikoa, mendi magal batean eta eliza daukana leku gorenean.
Herriko sarrera Pitxorronga haitzak zaintzen du, izugarrizko harritzarra bisitariaren gainean erortzeko mehatxu egiten duena.
Herrian barna, bakea eta lasaitasuna, bere kaleetatik ibiltzeko eta harrizko etxeak ikusteko, munduko beste kontuez ahazten, eliza eta ondoan dagoen hilerria ikusi, hilarri batzuk mantentzen baititu oraindik eta elizaren ondoan geratzen diren hilerri gutxietako bat baita. Edo, besterik gabe, Pitxorrongaren gainetik herri osoa ikusi (goian dagoen argazkiko ikuspegia).
Herrian dauden bi gaztandegiak, Diego-etxea eta Onkizu, Erronkariko gazta ospetsua egiten dituztenak, bisitagai dira.
Eta, Bidankozetik 3 kilometrora, Burgirako norantzan, Azanzoreako haitzuloak bisita ditzakezu, basotik 15 minutuko ibilaldi errazaren ondoren ikusi ditzakezun haizpea.
Informazio gehiagorako:
Bidankoze - Azanzoreako haitzuloak / Erronkariarren Erret Atxunbidea (GR13) / Erronkaribar / Larra-Belagoa / Zaraitzuibar / Iratiko Oihana / Arbaiun eta Irunberriko Arroilak / Xabierreko Gaztelua, Leireko Monasterioa, Zangoza, Sos del Rey Católico / Holzarte eta Kakuetako Arroilak / Kirolak / Kultur ekitaldiak / Kirol ekitaldiak